XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez da sartzen. Halako fardela ez da Pipperrean sartzen alegatu zuen Carlos Besterik Ezek.

- Begirune handiagoa Nicanor jaunarekin.

Sartzen da ekin zion kapatazak

- Entzun: ulertzen dut ahalegin guztiak egin behar dituzuela hilotza Comodoro Rivadaviara eramateko.

Baina ezinezkoa dela ulertu behar duzue.

Hegazkin hori Pipper bat da, lau plazakoa.

Kabinak, agindu-tresnetatik atzeko angelura, metro eta hirurogeita hamar dauka.

Zeharka ere ezin dugu sartu.

- Asmoa makurturik edo eserita eramatea da.

Horrela, sartuko da.

- Horrela ere ez.

Atzeko jarlekuak laurogeita hamar zentimetroko zabalera dauka.

Makurturik ez da sartuko eta eserita eramateari dagokionez, zenbat denbora hil dela?

-Lau egun, zer ba?

-Lau egun! Izozketa dela eta enbor bat baino tinkoago dago eta zerbaitengatik esaten zaio rigor mortis.

Bizkar-hezurra txikitu beharko diozue eta ez dut uste familiak hori gustuko izango duenik.

- Kaka zaharra, egia da baieztatu zuen kapatazak.

Hildakoa, oso handia izateaz gain, oso gorpuzkera sendokoa zen.

Biluzik ehun eta hogei kilotik gora edukiko zuen eta han, bere apaingarri guztiak, zilarrezko ezproiak, akordeoi-botak, txiripa, zola eta zilarrezko gerrikoa, fakoia eta pontxoa jantzirik zetzala, ehun eta berrogeita hamar kilotik gora edukiko zuen.

- Aizu, sabaiaren zati bat ken al dezakezu? kontsultatu zuen kapatazak.

- Sabai osoa. Baina orduan izoztu egingo naiz.

- Zati bat besterik ez.

Gorputza sartzeko beste.

Altura txikian joan zaitezke.

- Burutik egin zaizu.

Geldirik eramatea nahi al duzu?